AUKEZPENA
ELKARKIDEAK
ARTIKULU ETA IRITZIAK
ORIO
KONTAKTUA
ORIO
 
 
Kostaldeko Herria    

Orio kostaldeko herria da, Gipuzkoako Urola-Kosta eskualdean kokatuta. Orio udalerriak 9,41 km. karratuko eremua du eta biztanleen kopurua 5.000 ingurukoa da. Herria berez Gaztelako Joan 1 erregeak sortu zuen 1379an. Donostia hiriburutik 17 bat kilometrotara dago eta Zarauztik 6 bat kilometrotara, berori eskualdeko herririk handiena delarik. N-634 errepidea herrian zehar pasatzen da. Bilbotik Behobirako autopista udalerriaren aldetik pasatzen da baina ez du irteera zuzenik baina, noski, datozen urteen hori egiteko planik badago.

Tradizioz, arrantza, nekazaritza, eta untzigintza izan dira herriaren jarduera ekonomiko nagusiak. Arrantza industriak jarraitzen du, hori bai, baina arrantza-ontzien kopurua jaistsi da azken hamarkada hauetan.

Herriak zenbait gauza liluragarri ditu turistentzat, berorren hondatzarekin hasita, udan batik-bat. Horretaz gain, arkitektura aldetik, badago zenbait eraikin interesgarri, ondare kultural nabariak. Horien artean, San Nikolas Barikoa eliza nabarmentzen da, estilo barroko eliza bera eta XVII. mendekoa. San Martin Toursekoa ermita eta aldezahar historiko polit-polita ere ikustekoak da, batik-bat Done Jakue bidetik ibiltzen diren erromesentzat.